Erdialdea izeneko espazioaren bidez, Punto de Vista Jaialdiak nazioarteko abangoardia dokumentalarekin duen urteroko konpromisoa berritzen du. Hori dela eta, Erdialdean zinema kontzeptua, dokumentalaren ideia eta ikusleen eta irudien arteko lotura berridazten duten filmak biltzen dira.
Ez-fikziozko zinemari eskainitako begirada ausartagoa, filmen sorta baten bidez, guztiak ezezagunak Espainian, baina ezinbestekoak etorkizuneko zinema nondik joango den ikusteko.