Hamar herrialdetako 12 film luzek eta 6 laburrek parte hartuko dute Punto de Vista Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiaren zazpigarren edizioaren Atal Ofizialean.
Aukeratutako lanek hainbat sari ofizial irabazteko aukera izanen dute; besteak beste, film onenarentzako Punto de Vista Sari Nagusia, 10.000 euroz hornitutakoa. Horrez gain, zuzendari onenarentzako Jean Vigo Saria ere emanen da, 5.500 euroz hornitutakoa, eta film labur onenarentzako Saria, 3.500 eurokoa. Jaialdiko ikusleek film hoberenarentzako sari berezi bat erabakiko dute, 2.500 eurokoa. Epaimahaiak, bestalde, gehienez bi aipamen berezi egiteko aukera izanen du, haietako bakoitza 1.250 euroz hornitutakoa.