PROYECTO X FILMS
Lois Patiñoren lanak dokumental esperimentalaren eta bideoartearen artean daude, eta azken urteotan gizonak paisaiarekin duen harremanean oinarritu da, kontenplaziozko bilaketa eta bilaketa poetikotik abiatuta. Bere obrak honako arte-zentro hauetan aurkeztu dira: Centre Georges Pompidou, Reina Sofía museoa, Haus der Kulturen der Welt, CGAC, MARCO, Casa Encendida… eta honako jaialdi hauetan: Media City Film Festival, Erromako Nazioarteko Jaialdia, Rencontres Internationales París/Madrid/Berlín, Jihlava Film Festival, Documenta Madrid edo Las Palmasko jaialdia. Madrilgo Complutensen egindako psikologia-ikasketekin batera, zinemakoak egin zituen Tai eskolan. Zinema-prestakuntzarekin jarraitu zuen New York-eko NYFAn eta masterra egin zuen Sorkuntzako Dokumentalean Bartzelonako Pompeu Fabra unibertsitatean. Bideosorkuntzako ikastaroak egin ditu Berlingo Universität der Künst-en eta tailerrak hainbat artista eta zinemagilerekin: Joan Jonas, Donald Kuspit, Pedro Costa, Víctor Erice, José Luis Guerín edo Daniel Canogar-ekin. Mercedes Alvarez zuzendariaren Mercado de Futuros bigarren pelikulan lan egin du.
Greta Alfaro Londresen bizi da eta bertan lan egiten du. 2011n MA batean graduatu zen Londresko Royal College of Art-en, Arte Ederretan lizentziatu ondoren Valentziako Unibertsitate Politeknikoan, 2001ean. Bideoan egindako bere lana Parisko Pompidou zentroan erakutsi da, Rencontres Internationales París/Berlín/Madrid esparruaren barnean. 2011n, bere lana Rotterdam-eko Internacional Film Festival-eko atal ofizialean izan zen.
Haren banakako erakusketen barnean daude, besteak beste: A VeryCrafty and TrickyContrivance, Londresko Fish and Coal eraikinean, 2012an; Invención, Andrea Paasch komisario izanik, Mexiko Hiriko Ex Teresa Arte Actual museoan, 2012an; Elogio de la Bestia, Iruñeko Huarte Arte Garaikideko Zentroan, 2010ean; In IctuOculi, Antonia Gaeta komisario izanik, Lisboako Carpe Diem arte e pesquisa-n, 2009an; eta Ricorenza, Alba Braza Boïls komisarioa izanik, Italiako Pratoko arte garaikidean, 2008an. Taldekako bere azken erakusketen artean aipagarriak dira: Whitechapel Open Londresko Whitechapelgallery-n; Inanimate Beings. Inéditos Madrilgo Casa Encendida-n, Drama; Baby, Drama Alemaniako Kunsthaus Essen-en; Bestes, Bestiaux et Bestioles Parisko Conciergerie-n; eta Bloomberg New Contemporaries Londresko ICAn.
Francina Verdés kazetaria da prestakuntzaz, eta Komunikazioan nahiz gatazka armatuetan espezialista da. Gaur egun, kazetaria da freelance moduan komunikazio instituzionalaren eta kultur proiektuen zabaltze- eta ekoizte-arloan. Kazetari-lanak dokumentalen errealizadore- eta ekoizle-lanekin tartekatzen du. Zinema dokumentalarekin lehen harremana 2007an izan zuen, UABren Sorkuntza Dokumentalaren Masterrean sartu zenean; han, Ja tornes a gravar lehen proiektu dokumentala egin zuen, maite dugun norbaiten memoriaren eta heriotzaren inguruko film labur familiarra eta barnekoa. Harrezkero, zenbait dokumentaletan ekoizle modura kolaboratu du: El conserje (2009), Entre cirerers (2010) o Sueñero (2012). Errealizatzaile, gatazka-egoeretan, egoera intimoan eta baita taldekako egoeran sartuta dauden pertsonaiak erretratatzen dituen zuzeneko eta hurbileko zinema artean mugitzen da. Haren filmografiaren barnean honako pieza dokumental hauek sartzen dira: Ja tornes a gravar (29 min, 2008), Coses rares que passaven abans (27 min, 2012) eta Teresa sin mar (60 min, 2012) lehen film luzea.