2014

El otro mapa de Abauntz

Aitor Gametxo, Espainia, 2014, 60'

Nafarroako Abauntzeko leizean Europa mendebaldeko lehen mapa aurkitu zutenaren berri jakin ondoren, zuzendaria Ultzama Ibarrean leizetik gertuen dagoen herrira, Arraitzera, joan zen, bere eskuekin, eta bidean aurkitu zituen esku gehiagorekin, beste mapa bat egitera. Mapa garaikide bat, ezinbesteko jaiak, eguneroko errituak eta etorkizuneko tradizioak nahastuko zituena. Laster konturatu zen, ordea, egiten ari zen hori ez zela mapa bat. Egiaz bi ziren. Bi, gutxienez.

Aitor Gametxo (Lekeitio, Bizkaia, 1989) ikus-entzunezko teknikaria eta zinegilea da. Ikus-entzunezko komunikazioa ikasi zuen Bilbo eta Bartzelona bitartean. 2011an Universitat Autónoma de Barcelona-n Sormenezko dokumentalgintza masterra egin zuen eta ordutik ez-fikziozko lanak egiten ditu, bai bakarka bai eta taldean ere. “La ciutat tipogràfica” (Igone Arreitunandiarekin batera), “Irudi mintzatuen hiztegi poetikoa” (Maria Elorza eta Maider Fernández-ekin batera), “Bi fotograma”, “Bere bizitzetako bat” eta “Soinu galduen bila” laburmetraiak egin ostean, 2014an Punto de Vista Nazioarteko Dokumentalen Zinemaldiko X-film Proiektuan garaile suertatu zen. Sari hartatik “El otro mapa de Abauntz” film luzea aurkeztu zuen 2015ean. Urte horretan, Territorio y Fronteras eta Zinebik antolatutako #Zinergentziak’15 proiektuan parte hartzera gonbidatu eta Distantziak film kolektiboa egin zuen Jesus M. Palacios, Cristina Ezquerra eta Maddi Barberrekin batera. Bestalde, ikus-entzunezko teknikari gisa, Tabakalera edota CCCB-Centre de Cultura Contemporània kultur-erakundeetan lan egin du.

Hemen bideo bat dago, baina ezin duzu ikusi, ez dituzulako marketineko cookieak onartu.
Aldatu zure konfigurazioa ikusteko edo egin klik hemen Youtuben zuzenean ikusteko.
2014
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.