2015

Carretera de una sola dirección

Xiana do Teixeiro, Espainia, 2016, 25'

Errepideko prostituzio-etxeen mapa egin nahian, ez-leku gisa funtzionatzen duten agertokietara jotzen du pelikulak. Hiriguneetako bazter-eremuetan, abandonatutakoaren hondarretan eta egunaren eta gauaren arteko mugan, ikerketa egiten du omisioaz, desertzioaz eta erresilientziaz.

Xiana do Teixeiro (Lugo, 1982) dokumentalista eta artista bisuala da, baita Walkie Talkie Films (2008) indie produktorearen sortzailekidea ere. Produktore horrekin egin ditu telebistarako dokumental kultural eta sozialak. 2013tik aurrera, Xiana bere lan esperimentalenak filmatzen hasi zen: Clipos, askotariko film laburrak (hala nola musika bideoak, bideoentseguak eta bideoartea), ezaugarri estetiko batzuk eta lo-fi proposamen bat partekatzen dituztenak. 2013. urtearen amaieran, orain arteko bere film konplexuena aurkeztu zuen, Vacacions. Galizian filmatutako erritual sozialen erretratu bat da, zuzendariak bertan igaro baitzuen haurtzaroa. 2013tik aurrera, ikerketa eta ekoizpen proiektu batean lan egin zuen eta 2015ean argitaratu zen: Proyecto D. Lan horretatik film esperimental bat atera zen nerabezaroari eta emakumeen kontakizun intimoari buruz, Carla Callejarekin batera koordinatuta. Xianak ikus-entzunezko fikziozko esperimentuak eta ikerketako (Ikus-entzunezko Komunikazioan eta Publizitatean doktorea da) eta musikako (The Adaptation Band, TA!) lanak uztartzen ditu.

2015
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.