17 film dokumentalek lehiatuko dute Punto de Vista jaialdian, Erdialdea izena hartuko duen Atal Ofizialean
Hamalau herrialdetako bederatzi film luzek eta zortzi film laburrek parte hartuko dute Nafarroako Zinema Dokumentaleko Punto de Vista Nazioarteko Jaialdiaren bederatzigarren edizioko Atal Ofizialean.
Orain arte jaialdiko proposamen berritzaile eta muturrekoenak biltzen zituen Erdialdea atala Atal Ofizialean sartu dugu. Gauzak horrela, jaialdiko lehia-atal ofizialak Erdialdea izena hartuko du.
Hona hemen Hautaketa Batzordeko kideak: Oskar Alegria (jaialdiko zuzendari artistikoa), Koldo Almandoz (zinemagilea eta kazetaria), Ozge Calafato (programatzailea eta idazlea), Alexei Dmitriev (zinemagilea eta programatzailea) eta Guillermo G. Peydro (zinemagilea, irakaslea eta programatzailea).