CHEZ LES BASQUES

Chez les Basques zikloa (euskaraz “euskaldunen etxean” esan nahi du) Punto de Vista jaialdiaren barruan antolatu dugu, eta otsailaren 10etik 15era izango dugu ikusgai, Iruñean. Ziklo horretan Ipar Euskal Herriko bizimoduari buruzko dokumental garrantzitsuak ikusi ahal izango ditugu; Ipar Euskal Herriak Atlantikoa eta Pirinioak ditu muga, eta Baionatik Hendaiarainoko eta Mauletik Donibane Garazirainoko lurrak hartzen ditu. Zinemaren historian, munduko leku gutxik hartu dute, hamarkadaz hamarkada, Iparraldeak adina nazioarteko zinemagile ospetsu; izan ere, zinemagile ugari bertaratu dira Iparraldera, Europako herri zaharrenetako bateko bizimoduaren eta kulturaren erretratua egitera. Gauzak horrela, Chez les Basques zikloko filmen eta bost programen oinarria interes etnografiko hori izango da.
 

Zikloa zinema sortu zen modu berean hasiko da, Lumiere anaien eskutik. Haiek, zinema errealitatea atzemateko asmakari bat baino ez zenean, langileen irteerarekin eta trenaren helduerarekin debuta egin ondoren, errealitate berri eta eder baten joana filmatu zuten: ozeano Atlantikoko olatu erritmikoen mugimendua, alegia, Biarritzeko Ama Birjinaren inguruan. Datorren urtean, gainera, Orson Welles handia jaio zela ehun urte beteko dira, eta aitzakia ezin hobea da euskal ohituren eta kulturaren inguruan filmatu zituen bi dokumentalak emateko.

Bitxi ezezagunak ere jarriko ditugu ikusgai, Otar Iosseliani zinemagile georgiar handiak 1982an egin zuen pelikula kasu. Iosselianik izugarri maite ditu bere herriko kantuak, eta haien oihartzuna aurkitu zuen euskal mendietako bi herri txikitan, Heletan eta Pagolan alegia, eta han jaiak nola prestatzen eta ospatzen zituen filmatu zuen. Horrez gain, ahaztutako altxor bat berreskuratuko dugu, Cinemateque frantsesak duela gutxi zaharberritutako Le chemin d´Ernoa (Louis Delluc, 1921); Hubert Knappen ordu erdinako bi film labur emango ditugu; baita euskarazko lehen hitzak agertzen diren filma ere, Maurice Champreuxek egina; eta Herbert Brieger zinemagile alemanak euskal kulturaren inguruan egindako oda bat ikusiko dugu.

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.