Dokumentalaren kontzeptua proiekzio zinematografikoez harago hedatzea da PdVko atal berezien helburu nagusia. Era berean, urtero gonbidatu batzuen lana ere erakusten da, proiekzioen edo beste proposamen batzuen bitartez.
Dokumentalaren kontzeptuak zinematografiaren mugak soberan gainditzen ditu eta, batzuetan, ezin da kontzeptu bakar batera bildu. Dokumentalaren alderdi horiek guztiak alde batera ez uzteko, PdVk jaialdi bateko atal finkoetara bildu ezin diren ekitaldi horietarako espazio berezia aktibatu du: atal bereziak.
Proiekzio bakar eta bereziak, mahai-inguruak eta eztabaidak alderdi ezezagunei edo joera berriei buruz, erakusketak, proiekzioak zuzeneko musikarekin, irudiak, hitzak eta musika zuzenean lotzen dituzten ikuskizunak, maisu eskolak, omenaldiak, prestakuntza-tailerrak eta saio pedagogikoak. PdV jaialdiarentzat, pieza horiek guztiak beharrezkoak dira dokumentalaren mapa osatzeko. Saio berezi horiek urtero berritzen dira, jaialdiarentzako erakusleiho aldakor bezain fresko bilakatuz. Emaitza, halaber, aberatsa eta probokatzailea da, estilo eta proposamen ugari bateratzen direlako bertan.