Itsaso Aranak emango dio amaiera Punto de Vista jaialdiari John y Gena bere filmarekin

Isidoro Valcárcel MedinaItsaso Arana zinemagile nafarra ardurako da otsailaren 15ean, igandea, Punto de Vista Nafarroako Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdiaren bederatzigarren edizioari amaiera bikaina emateaz. John y Gena bere filma proiektatuko da saio horretan eta zuzendariak berak egingo du filmari buruzko esku-hartzea zuzenean.

2012an In-Presentable Arte Eszenikoen Jaialdian aurkeztua, Madrilgo la Casa Encendida deritzonean, John y Gena filmak bere lehenengo ordu erdian, egilearen senargai izandakoak aurkezten ditu; horiek elkarrizketaren plano finko batean, denak batera eta haren aurrean iraganean izan zuten harremanari buruzko aitorpenak egiten dituzte, gaizki-ulertuak eta asmatzeak eta, batez ere, beren zalantzak eta misterioak adierazten dituzte. Ondoren, bigarren atal batean eta irudi horien beraien gain, egilea filmaren aurreko atalean entzundakoaren eta ikusitakoaren iruzkina egiten du zuzenean bere ahotsez aretoan eta bozgorailua eskuetan duela. Emaitza zuzenean egiten den zinema-jarduera interesgarria da, zinema hitz-egina eta iruzkindua, aldi bakoitzean desberdin, maitasun horren ikuspegi zabalagoa eta iraunkorragoa edukitzea ahalbidetuko duen ikuspen bikoitzarekin. Eta film osoaren atzean zineman eta bizitza errealean bikote baten harremanak nola funtzionatzen duen suma daiteke, John Cassavetes eta Gena Rowlands erreferente direla. Zinemagile estatubatuarraren filosofia berdinari jarraituz, zuzendari nafarrak honako hau planteatzen du: “Zergatik egin nahiko nuke ezagutzen eta ulertzen dudan zerbaiti buruzko filma?". Víctor Iriarte zinema-zuzendariak John y Gena filmari buruz honako hau esan du: “Niretzako negar egiteko filma da, ez filma tristea, baizik eta, negar egitekoa. Ikustekoa. Demasa, guztiok benetan misteriotsua eta, aldi berean, zinez bikaina den zerbaiten erdian”.

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.