17 herrialdetatik etorritako bederatzi pelikula luzek eta zortzi laburrek osatuko dute Nafarroako Punto de Vista Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdiaren hamargarren edizioko sail ofiziala, La Región Central izenekoa. Jaialdia 2016ko otsailaren 8tik 14ra bitarte izanen da.
Nabarmendu beharrekoak dira, batetik, bi zinemagile espainiarren lan bana, film luze nahiz laburretan, eta, bestetik, hautatutako gainerako pelikulen aniztasuna, konpromiso politikoan eta erretratu sozialean oinarrituta egindako zinematik hasita fikzioz kanpoko zinemaren proposamen artistiko eta apurtzaileenetara. Gainera, pelikula horietako batzuk Nafarroako jaialdian ikusiko dira estreinako.