Nafarroako Punto de Vista Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdiaren hamargarren edizioko epaimahai ofizialak, Antje Ehmannek, Claire Simonek, Javier H. Estradak, Luis Ospinak eta Maria Bonsantik osatuak, La Región Central Sail Ofizialera aurkeztutako lan guztiak ikusi ondoren, honako sari hauek ematea erabaki du:
Pelikula Onenaren Punto de Vista Sari Nagusia, 10.000 eurokoa: Oleg y las raras artes (Espainia), Andrés Duquerena, "artista baten erretratura egindako hurbilpen berritzaile, koherente eta samurragatik".
Zuzendari Onenaren Jean Vigo Saria, 5.000 eurokoa: Jakob Brossmanen Lampedusa in Winter filmagatik (Erresuma Batua), "bere lehen pelikula luzea zentzu onez, segurtasunez eta gizatasunez egiteagatik”.
Pelikula Labur Onenaren Saria, 3.000 eurokoa: Jela Hasler zuzendariaren The Meadow (Suitza), "Modu sotil, zehatz eta dotorean errealitate politiko nahasiaz hitz egiteko gai izateagatik".
Epaimahaiak erabaki du aipamen berezia ematea Keywan Karimiren Writing on the City (Iran) pelikulari, "pelikula ausarta eta inspiratzailea izateagatik; bidenabar, gure elkartasuna adierazi nahi dugu Punto de Vista jaialdiak 223 words kanpainarekiko agertu duen konpromisoagatik, 6 urteko espetxe zigorrera kondenatutako Keywan Karimi zuzendariaren alde".
SARI BEREZIAK
Ikusleen Sari Berezia Pelikula Onenarentzat, 1.500 eurokoa, Aleksandra Maciuszeken Casa Blanca pelikulari (Polonia).
Gazteriaren Saria Pelikula Onenarentzat, 1.500 eurokoa, Aleksandra Maciuszeken Casa Blanca pelikulari (Polonia) "pelikulak erakusten duen intimitate maila filmatzeko zailtasunagatik, dramatismotik aldendu, eta, batez ere, giza harremanen sakontasunari eta konplexutasunari erreparatzen dielako”.
Era berean, Gazteriaren Epaimahaiak erabaki du aipamen berezia ematea Guido Hendriksen Among Us filmari (Herbehereak), "bere ausardiagatik, gizarteak kondenatutako testigantzei ahotsa eman, eta tabu baten inguruan eztabaida sakona sortzen laguntzeagatik".
DARKNESS AWARD
Marah Al Hassanen Children pelikula laburra izan da Darkness Award sariaren lehen irabazlea. Ordenagailu bat, disko gogor bat eta kamera bat jaso ditu. Khaldiya Jubawiren Another Kind of Girl filmak jaso du bigarren saria: ordenagailu bat eta disko gogor bat. Walaa Al Alawiren The Girl, Whose Shadow Reflects The Moon pelikulari eman zaio hirugarren saria, kamera bat.
X FILMS PROIEKTUA
Azkenik, X Films Proiektuaren deialdiaren Hautapen Batzordeko kideek, Mercedes Álvarezek, Marie-Pierre Duhamelek eta Alfredo Sanzolek, erabaki dute, aurkeztutako hiru proiektuen berri idatziz eta jendaurreko azalpenean izan ondoren, X Films Proiektua Velasco Brocaren proiektuari ematea (Aldare Berria behin-behineko izena du), ematea, "bere izaera esperimental erabatekoagatik eta plazaratzen dituen desafio formalen indarragatik". Beste bi proiektuak Carolina Astudillok eta Xacio Bañok aurkeztu dituzte.