Michael Snow Toronton jaio zen 1928an. Hainbat arlotan egin du lan: eskultura, pintura, argazkigintza, holografia, instalazioa, liburuen argitalpena, bideoa, zinema, musika… Sari asko jaso ditu Michael Snowk, besteak beste Guggenheim beka bat (1972), Kanadako Ordena (Oficial, 1982; Compañero, 2007) eta Ikus-entzunezkoen Gobernadore Nagusiaren lehen saria, zinemarako (2000). Frantziako Arte eta Letretako Ordenaren Zalduna da 1995az geroztik.
“Solo las nieblas otoñales que cubren los altos picos serán hoy lo mismo que ayer y mañana lo mismo que hoy”. Navarra, Las Cuatro Estaciones, Pío Caro Barojarena.
Denborari buruzko programak ezin zion horrelako aukera bikainari muzin egin, denborari buruzko ospakizun hirukoitza eta, baita, Nafarroarantz hurbiltzeko aukera ere. Lehenik eta behin, amaierako saio honekin, hil berria den Pío Caro Barojari omenaldia egin nahi diogu, dokumentalista etnografiko entzutetsuenetakoa eta gure paisaia eta tradizioa hurbilekoak zituena berau. Bigarrenez, aukera paregabea da Ten years older honen epilogo moduan Navarra Cuatro estaciones (Nafarroa, lau urtaroak) bere filmeko bi kapitulu proiektatzeko, zeina, inolako zalantzarik gabe, denboraren joanarekin gehien lotuta dagoen, eta, baita, horien egileari egindako argitaratu gabeko elkarrizketa sartzeko ere. Eta, azken datu gisa, aipatu, denbora biribilduz, 2005ean, Punto de Vista jaialdiaren lehenengo edizioan, bere obrari programa berezi bat eskaini zitzaiola. Horrela, hamarkada bat beranduago, arreta berriro harengan jartzean, hasi ginen puntu berean geldialdia egingo dugu, denboraren joana guk uste baino zirkularragoa izan daitekeela eta udazkeneko lainoak, berak iragartzen zigun moduan, hilezkorrak eta betierekoak direla modu ameslarian baina sendo frogatzeko.