Ikusleen gehiengoarentzat laugarren pelikulari esker egin zen ezaguna: En construcción (2001), Goya sari bat jasotako lehen dokumental luzea). 2009an gutun-truke filmikoan hasi zen lituaniar jatorriko Jonas Mekas zinemagile amerikarrarekin; horri buruzko erakusketa egin zen Pompidou Zentroan 2012ko bukaeran. 2015ean, La academia de las musas estreinatu zuen (Urrezko Giraldillo saria Sevillako Jaialdian).