USCn eta UCLAn ikasi zuen zinemagintza. Caliko zineklubeko zuzendarietako bat izan zen 1972tik 1976ra; Ojo al Cine aldizkarikoa 1974tik 1977ra; eta Arte Modernoko Museoaren La Tertulia Zinematekakoa ere, Calin, 1986an. Fikziozko bi pelikula luze egin ditu –Pura sangre (1982) etaSoplo de vida (1999)– eta zortzi dokumental luze filmatu ditu, besteak beste Andrés Caicedo: unos pocos buenos amigos (1986), Nuestra película (1993), La desazón suprema: retrato incesante de Fernando Vallejo (2003), Un tigre de papel (2007) eta Todo comenzó por el fin (2015). 2009az geroztik Caliko Nazioarteko Zinema Jaialdiko zuzendari artistikoa.