Heterodocsias

MAENZA EXISTITZEN DA!

Isidoro Valcárcel MedinaAhazturiko probintziaren gerraren oihua bezala, aurten Punto de Vistaren Heterodoksiak atala harridura-markarekin dator. Tarte honetan ohikoa den moduan, oihu egin behar da. Norbaiten izena oihukatu, erreklamatze eta argira ateratze aldera. Azkenaldian asko hitz egiten da Maenzaz, baina nazioarteko zine jaialdietan oraindik ez da atzera begirakorik antolatu Berzosaren, Varcarcel Medinaren eta espainiar zinemagileen atal berean, Heterodoksiak izeneko honetan, aurreko edizioetan oihukatutako beste izen batzuen parean. 

antonio maenza. Ideien indarkeria erretorikotik aktibista-militantearen oihu haserreraino

Lois PatiñoHirurogeiko hamarkadan, ni apartamentu txiki batean bizi nintzen, eta espazio txiki-txiki hartan, konketa-dutxa, sofa-ohe bat eta laneko mahai bat sartzen zitzaizkidan. Lehen solairuan zegoen, gauche divine guztiarentzat nahitaezko topagunea zen Bocaccio lokalaren gainean. Maenzak denbora gutxi barru aitortu zion Alejo Loréni desengainatuta zegoela: “Bartzelona oso-osorik da itxurakeria eta pubeko txutxu-mutxua”.

Pere Portabella

MAENZA, KEINUA ETA HONDAKINAK

1) Bide galduen inguruan kondairak sortzen dira, eta, kontrakoa pentsatu arren, kondairek jakintza sortzen dute. Espainiako zinemaren historian bide galdu asko daude, hainbeste non askotan pentsatu da gure zinema lerro etenen multzo bat baizik ez dela, edo inora ez daramaten bide segida bat, amaierarik gabeko labirinto moduko bat, amaierarik gabekoa eta, are okerragoa, kontaketarik gabekoa. Bide galdu horietako bat kontran zebilen zinemarena zen, hau da, denaren kontra zegoena, zinemaren beraren kontra ere. Hitz-jario merke iraultzailea gaindituko zuen zinema bat, berez iraultzaile bihurtuko zena (eta hori esatea ere oso merkea da). Eta bide galdu hori jorratzera Antonio Maenza etorri zen. Baina arazoa da bere figura bera ere bide galduz betea zegoela. 

Luis E. Parés

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.