Sanferminen aurpegirik ezkutuenera eta surrealistenera egiten den bidaia da Zuen gauza. Dibertsioa eta tremendismoa, kanibalismo ikonografikoan jardunaz. Zer bilakatu dira eta norantz doaz San Ferminetako Jaiak?
Bideo-gerrilla honetan, deriba eta hibridazio heterodoxoak erakusten dira, Nafarroako idiosinkrasiaren ikuspegi eta dardara basatiak, “bideomakiatik” eta “barretik”. Iruñeko unibertso estetiko, erritual eta kulturalaren bermuntaketa kritikoa. Jabekuntza hartzeko hausnarketa emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean.
Zuen gauza lanean iruditeriak berriz asmatzen ahalegintzen dira honako hauen bitartez: hackeo aktibatzailea, bideocollage, esperpentoa, distopia futurista eta zinemaren, herri kulturaren eta komunikabideen urratzea.