VOUS ÊTES LA BANDE VIGO !
Punto de Vistaren hamaikagarren edizioa datorren martxoaren 6an jarriko da abian, Luce Vigoren heriotzaren albiste tristearekin. Jean Vigo zinemagileak eman zion izena jaialdiari "ikuspegi dokumentatua" kontzeptua kontuan hartuta, eta zinemagile handiaren alaba Punto de Vistaren amabitxia izan da 2005ean abian jarri zenetik. Albisteak nahigabe handia sortu du Jaialdian, Luce Vigok jardunean jarraitzen zuen astean, Paristik lan eginaz Nafarroako lehiaketarekin. Ana Herrerak, Nafarroako Kulturako egungo kontseilariak eta Punto de Vistaren zuzendari exekutiboa izan denak duela bi edizio arte, honela gogoratzen du: “pertsona indartsu, gogor, txeratsu eta leiala. Lehendabiziko ediziotik bere adiskidetasuna eta laguntza eskaini eta oparirik onena eman zigun”.
Bere argazki-serie batean, Alain Fleischer zinemagile, argazkilari eta idazleak (Paris, 1944) erretratua biderkatzen duten islen jokoak konposatzen ditu: modelo baten Polaroid bat hartzen du, irudiari bistarazten uzten du eta lehenengo argazkiaren markoan islatzen den modeloari beste argazki bat ateratzen dio. Horrela, erretratu hedatua azaltzen du: denbora emakumearen aurpegian sumatu ezinezko moduan lanean ari dela harrapatzen duen argazkia, segundo batzuen tartearekin. «Argazkia jada ez da erreala dena jasotzen duen istant bat, erreala dena denborazko fikzioan baizik».
Erliebedun paisaia eta ahots galduak
Gertaera gogoangarri berri batek eta bi aurkikuntzak osatuko dute programaren saioa. Programa gure zinema-hitzorduetako klasiko bilakatu da jadanik, euskaldunen etxean edo Chez les basques. Urte jakin batean atzera begirako bezala hasi zena, Ipar Euskal Herrira bisitan etorritako zinemagileek egindako filmei eskainia, denboran zehar continuum izaten hasi da, programatzaile bezala berriro hartzera behartuta ikusi baikara etxean bisitatzen gaituen zinemaren ondare historikoari gehitzen jarraitzeko zenbait bitxi agertzen diren unean.