Chez les basques

Erliebedun paisaia eta ahots galduak 

Gertaera gogoangarri berri batek eta bi aurkikuntzak osatuko dute programaren saioa. Programa gure zinema-hitzorduetako klasiko bilakatu da jadanik, euskaldunen etxean edo Chez les basques. Urte jakin batean atzera begirako bezala hasi zena, Ipar Euskal Herrira bisitan etorritako zinemagileek egindako filmei eskainia, denboran zehar continuum izaten hasi da, programatzaile bezala berriro hartzera behartuta ikusi baikara etxean bisitatzen gaituen zinemaren ondare historikoari gehitzen jarraitzeko zenbait bitxi agertzen diren unean.

Programari Lumière-tarrekin eman genion hasiera, Biarritzera etorri zirenean itsasoko olatuak filmatzera hain justu zinemaren zizakaduretan. Gizakirik agertzen ez zen lehen film abstraktua, Ama Birjinaren arrokaren ondoan. Eta programa hartan, Otar Iosseliani etorri zitzaigun bisitan, eta euskal paisaiari eta haren Georgia jaioterriaren herri bikiari egindako maitasunezko gutuna abestu zigun. Orson Welles, Louis Delluc, Herbert Briegger, Hubbert Knapp,… beste zinemagile ospetsu batzuk izan ziren, bakoitza zinemaren inguruan zuen ikuspegiarekin, eta "etorkizunik gabeko asmakuntzaren" historiarekin aurrera jarraitzeko aukera eman ziguten, gure mendietatik atera gabe. Oraingoan, berriro Lumière-tarrena goaz, erliebedun lehen film horietako batekin: hirugarren dimentsioa asmatu dute munduko gure txokoan egindako gertaera zinematografiko berri batean. Ondoren, 60ko hamarkadako bi altxor, Suedian aurkitu berriak, telebistan errespetuz eta mirespenez egindako etnografia ematen zutenekoak. Arantza, Zubieta, Ituren,… hurbileko paisaian, zuri-beltzean eta pikorrarekin,… Eta are historikoagoak, Uztapide, Basarriren ahotsak eta Maurizia Aldeiturriagarena ere bai. Klaketa eran desagertzen doan munduko, gure munduko, kutxa beltzeko altxorrak. 

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.