Bertsoa, mugako eskultura, ibilbide geografikoa, apostoluak, etxea,… eskultore, poeta, zinemagile, artistari edo, hitz batean, Jorge Oteizari eskainitako lehen saioen zinemagileek aurkezten dituzten zenbait inspirazio-motibo dira. Jaialdiko gure mentoreari, Jean Vigori, lapurtutako izenburuarekin, dela-eta horren bitartez, bihotzezko omenaldia egin nahi diogu, Oteiza bezalako zinemagileak, bere zinema ez izan arren, besteengan zinema egitea eragin duela erakustearekin batera. Hemen ez dira haren irudiari eta lanari buruzko dokumentalak erakutsiko, ez da haren bizitza eta mirariak azaltzen dituen zinema, baizik eta harengandik sorturikoa, autore bakoitzaren obra partikularrak ezartzeko, Oteizaren unibertsotik abiatutako zazpi begirada ezberdinetatik eratorritako obrak, nahitaez harengan geratu ez direnak. Oteizaren zinema da musa bezala, bi saiotan banatua; zinema pertsonala eta askea, zalantzarik gabe, berak ere egin nahi zuena.
OTEIZA DELA-ETA I
Paisaje Desocupado (Juan Carlos Quindós-ena, 12’)
Harriaren Erresistentzia (Guillermo Zuaznabar-ena, 15’)
Siete Vigías y Una Torre (Manuel Asín-ena, 37’)
OTEIZA DELA-ETA II
A la sombra de Perkain (Fernando Pagola-rena, 6’)
Soroa (Asier Altuna-rena, 13’)
La Casa Vacía (Jesús Palacios-ena, 20’)
Oteiza: Apóstoles y Reclusos (Itziar Añibarro-rena, 9’)
Making of de Oteiza: Apóstoles y Reclusos (Itziar Añibarro-rena, 32’)