2017an, Punto de Vista-k berriro ere atzera begirako bat programatzen du, edizioaren kontaketa egituratzen duena. Oskar Alegriak zuzendaritza artistikoaren ibilbideari hasiera IRLAK (2015) zikloarekin eman zion. Esaten zen, orduan, Jaialdia, jasandako krisiaren eta ia desagertzearen ondoren, irla bat bailitzan sendotu zela gainerako jaialdien artetik; agian, hori izango zen bere egoera, gainerakoetatik desberdintzen den eta, ahal den neurrian, finkatuago dauden beste jaialdietatik bereizten den programazioan isolaturik jarraitzearena.
Luciano Emmer zinemagile milandarrak (1918-2009) obra zinematografiko eta telebistako obra emankorraren egilea izan zen: hirurogeita hamar dokumentaletik gora, fikziozko hamaika film luze eta publizitate-iragarki ugari. Atzera begirako horrek Luciano Emmer-en arteari buruzko zinemara hurbilpen bat planteatzen du diptiko gisa: hiru saio racconto-tik entsegura igarotzea azaltzeko; pinturaren dramatizaziotik azken hogei urteko arteari buruzko zinema-entsegurako bere hasierako proposamenera, forma dokumentalak ahotsa lehenengo pertsonan duela aztertzea erabakitzen duenean, bere aurreko zinema esplizituki birpentsatuz eta aipatuz.
Zinema dokumentaleko jaialdi gisa berrasmatzeko duen etengabeko borondateari jarraiki, Punto de Vista Jaialdiak, bere hamaikagarren edizioan, Bosgarren horma izeneko programa hartuko du, zinema dokumentalari bere gune edo babesleku berrietan jarraitzeko asmotan sortzen dena, errealitatea kontatzeko bizitzen ari garen modu kolektibo berrien berrikuspen moderno eta beharrezko gisa. Horregatik, ziklo honetan gerta daitekeen guztia zinema-aretoetatik kanpo gertatuko da eta, batzuetan, gainera, proiekziorik gabe. Eguneratzea da helburua eta pantailetatik ihes egin duten eta hiltzen utzi nahi ez zaion ohitura bati, bizitzaren kontaketari, bizirik eusteko inguruko arloak bilatzen dituzten errealitatea kontatzeko modu kolektibo berriak artatzea.
Bost aurpegi edo bost profil, beharbada hobe da esatea proposamen interesgarri honetan bost begirada aurkezten direla metazinema alderdi pertsonaletik eztabaidatzeko; hau da, zinemagilea bera denean filmatua, berak filmatu ordez. Hunter hunted adierazpenak erakusten digu plano hori: filmaren egilea irudiaren barruan sartzen da nahi gabe, filmatzen ari direla egindako hutsegite batean. Fetitxista batzuek horiek biltzen dituzte. Hemen, funtsetik eta fetitxismotik haratago, bost irudi horien erretratugileek lehen planoan erakutsi nahi dituzte urrunean desagertuta geratzen diren xehetasunak.