Zinema dokumentaleko jaialdi gisa berrasmatzeko duen etengabeko borondateari jarraiki, Punto de Vista Jaialdiak, bere hamaikagarren edizioan, Bosgarren horma izeneko programa hartuko du, zinema dokumentalari bere gune edo babesleku berrietan jarraitzeko asmotan sortzen dena, errealitatea kontatzeko bizitzen ari garen modu kolektibo berrien berrikuspen moderno eta beharrezko gisa. Horregatik, ziklo honetan gerta daitekeen guztia zinema-aretoetatik kanpo gertatuko da eta, batzuetan, gainera, proiekziorik gabe. Eguneratzea da helburua eta pantailetatik ihes egin duten eta hiltzen utzi nahi ez zaion ohitura bati, bizitzaren kontaketari, bizirik eusteko inguruko arloak bilatzen dituzten errealitatea kontatzeko modu kolektibo berriak artatzea.
Ziklo honen izenburuarekin, Bosgarren horma, antzerkiaren langa tradizionala, “laugarren horma” deitua, apurtu nahi da, aktoreek publikoa ikus dezaten eragozten dien horma hori, eta horma berri bat gehitu, bosgarrena, agertokitik publikoa ikus dadin eta alderantziz; izan ere, alde baten eta bestearen arteko begirada errazten eta defendatzen duten antzezlan interaktiboak eta guztiz gardenak dira. Bi eremu horiek, eszenaratzea eta kontenplazioa, elkarrengana hurbiltzea da xedea, bien arteko mugak lausotu eta desagertu arte, elkarrekin topatzeko gunea sortzea. Azken batean, oihalaren atzetik bizitza eta bere agiria bera eskainiko zaizkigun eszena bat sortzea.
Bosgarren horma Jaialdia hirian barrena zabaltzeko modu bat izango da, zinema-aretoetatik kanpora ateratzekoa eta askotariko publikoari eskaintzekoa, zineman soilik ardaztu gabe. Auto-antzerkia, biodrama, zapalduaren antzerkia, performance eta zuzeneko zinema dira kontaketarako modu berrien ziklo honetan hartuko diren formatuetako batzuk.
Bosgarren horma zikloan programatutako izenburuak: