2017an, Punto de Vista-k berriro ere atzera begirako bat programatzen du, edizioaren kontaketa egituratzen duena. Oskar Alegriak zuzendaritza artistikoaren ibilbideari hasiera IRLAK (2015) zikloarekin eman zion. Esaten zen, orduan, Jaialdia, jasandako krisiaren eta ia desagertzearen ondoren, irla bat bailitzan sendotu zela gainerako jaialdien artetik; agian, hori izango zen bere egoera, gainerakoetatik desberdintzen den eta, ahal den neurrian, finkatuago dauden beste jaialdietatik bereizten den programazioan isolaturik jarraitzearena.
DENBORA izan zen Punto de Vista Jaialdiaren hamargarren urteurreneko ediziorako aukeratutako gaia eta hori zen, hain zuzen, ospatzen zena, urteen joana jaialdian eta, zineman bertan. Jean Daniel Pollet-en atzera begirakoak ideia hori indartzen zuen, alegia, erlojuaren tik-tak hotsa nola harrapatu film baten bilgarrian.
Eta, 2017an, HEGAN programak gizakiaren hegan egiteko desioaz hitz egiten digu, baina, baita, hegaztien hegaldiak, airearen konposizioak, aireportu bateko egunerokotasunak, astronauta baten iritziak, tranpolin jauzilarien akrobaziek, lainoen ahalmen hipnotikoak, xede arabiarrek belatzekiko sentitzen duten grinak, izaki hegodun bihurtzeko saiakerek, aireko beste zangokariei buruzko albisteek eta abarrek ezkutatzen dutenaz ere. Jaialdiaren estetika eta kontaketa konta ezin ahala aukera narratibo, poetiko eta bisual eskaintzen dituen gaiaren inguruan, alegia, Hegan egitearen eta horrek dakartzan ondorio guztien inguruan, ilustratzen duen zikloa da.
Beraz, jaialdiaren kartelak premisa horri jarraitzen dio eta txinbo kaskabeltza izeneko hegaztia aurkezten du “Hegan” hitzarekin batera. Azkeneko edizioetan Punto de Vista-ren irudia jaialdiarekin zerikusirik ez zuen egile baten argazkiarekin ilustratzen bazen ere, 2017ko kartela egilerik gabeko obra da; bertan, kartelaren diseinua soilik landu da, baina ez da irudirik sortu. Txinbo kaskabeltz izeneko hegaztia da eta “Hegan” hitzarekin batera agertzen da. Kartela kasualitatearen emaitza da, hegazti horrek diseinatzailearen estudioko leihoko kristalaren kontra aurrez aurre jo ondoren erabakitakoa. Anekdota horretatik abiatuta, kartelak hausnarketa egitera gonbidatzen gaitu. Non jaiotzen da irudi bat? Beti gure buruan? Edota, gure buruetatik kanpo dauden objektuak ote dira? Gu joaten gara irudiagana edota irudia etortzen da gugana?
Dagokigun kasuan, erantzuna garbia da. Alderantzizko hegaldia da, irudia imajinaziorantz, Punto de Vista-k horren gogoko duen korronte kontrako noranzko hori. Bere hastapenetatik, Jaialdi honek norabide aldaketaren aldeko apustua egin du , gutxien espero den errealitatea barne hartuz.