Bere zazpigarren deialdian, X Films Proiektuak une honetan, Espainian, ez-fikziozko zineman, garatzen ari den zinema alternatibo, duin eta apurtzailearen onena adierazten duten hiru figura gazte hautatu ditu.
María Cañas, Pilar Monsell eta Omar Razzak izan dira ezagutzera emateko eta jaialdian zehar Nafarroa oinarri geografikotzat harturik filmatutako entsegu-proiektua aurkezteko hautatuak. Hori da bete behar duten baldintza bakarra, gainerakoan, libre.
Apaizik gabeko parrokia. Beste bat egiten da artaldearen kargu une batez. Deabruari egin beharko dio aurre edo zerbait okerragoari.
Jaialdian izango da hautatutako eta 2016rako egindako proiektuaren mundu-mailako premiere dena, César Velasco Brocaren Nuevo altar. Brocarenak dira, Footsy (1996) edota Avant Pétalos Grillados (2006).