Kazetaria, zinemagilea eta produktorea. Zinema Dokumentaleko espezialitatean irakaslea Madrilgo ECAM-en. Zuzendu dituen izenburuen artean, honako hauek leudeke: La Esteticién (2004), Goodbye, America (2006), Notes on the Other (2009), A Story for the Modlins (2012) eta O Futebol (2015). Bere filmak nazioarteko berrehun jaialdi baino gehiagotan ikusi dira, horien artean, Sundance, Donostia edo New Yorkekoan, eta 95 sari lortu dituzte, filmik onenarena barne, Varsovia, Karlovy Vary edo Clermont Ferrand-eko jaialdietan. Bere obra hainbat atzera begirakoren objektu izan da Estatu Batuak, Errusia, Txina, Espainia eta Brasilen. 2013an, Oksman-ek Goya Saria lortu zuen eta finalista geratu zen Europako Zinema Akademiaren Sarietan (EFA). 2016ko abenduan, Florentziako Festival dei Popoli Jaialdiak bere obraren atzera begirako osoa aurkeztu zuen.
Ikus-Entzunezko Komunikazioan doktoregoa egin zuen Universidad Pompeu Fabra Unibertsitatean eta CINEMA ikerketa-taldeko kidea da. Zinema Garaikideko irakaslea UPF Unibertsitateko Ikus-Entzunezkoen Graduan eta UPF Unibertsitateko Zinema eta Ikus-Entzunezko Garaikidearen Ikasketak Unibertsitateko Masterrean. Programatzaile gisa, ziklo ugari zuzendu ditu CaixaForum-entzat eta, baita, Keinuen aldaketak zinema garaikidean (UPF, 2012) izeneko biltzarra ere. Museoetarako eta telebistarako ikus-entzunezko obrak egin ditu eta La Vanguardia egunkariko «Cultura/s» eranskinean idatzi ohi du; horretaz gain, klaseak eman ditu Italia, Kolonbia eta Argentinako unibertsitateetan. Bere idatziekin, berrogei liburu baino gehiagotan hartu du parte. Egun, bere zeregin akademikoa film luzetako gidoilari-zereginekin uztartzen du, esaterako, Lluís Galter-ek zuzendutako La Substància (2016) filmean.
1990az geroztik, film laburren, dokumentalen eta bideo komertzialen produktorea eta zuzendaria izan da. Bere hainbat filmek sariak lortu dituzte jaialdietan, “D. Quijote” saria (Sozietate Zinematografikoen Nazioarteko Federazioa) barne, Night Story fikziozko ipuinagatik. Zinema-Ikasketetan Masterra dauka, MultiFilme proiektuarekin burutua, eta, baita, Un modelo para producir películas multivariantes y multilineales (2011) tesia ere, zinema digital esperimentalaren ikerketa-eremuan. Egun, Arteetan (Baliabide Digitalak) doktoregoa egiten ari da KU Leuven Unibertsitatean, Belgikan. 2002az geroztik, irakasle titularra da Lusófona Unibertsitateko (Lisboa, Portugal) graduazio-ikastaroan, dokumentaleko eta fikzioko irakasgaietan; eta DocNomads-Máster Erasmus Mundus nazioarteko ikastaroan, Film Dokumentalen Zuzendaritzan (2012az geroztik), non, ikastaroko zuzendari-kargua ere betetzen duen.