Apaizik gabeko parrokia. Beste bat egiten da artaldearen kargu une batez. Deabruari egin beharko dio aurre edo zerbait okerragoari.
Jaialdian izango da hautatutako eta 2016rako egindako proiektuaren mundu-mailako premiere dena, César Velasco Brocaren Nuevo altar. Brocarenak dira, Footsy (1996) edota Avant Pétalos Grillados (2006).
Filma 2016an zehar produzitu da, Velasco Broca zinemagilea Punto de Vista Jaialdiaren 2016ko edizioko X Films Proiektuak hautatu ondoren. Velasco Broca-k bere proiektua aurkeztu zuen beste bi parte-hartzailek, Carolina Astudillo eta Xacio Baño-k, egin zuten gisan.
Proiektua lehenengo idatziz aurkeztu zuen eta, ondoren, egileek egindako bi agerpenetan. Batzordeak Velasco-ren proiektua nabarmendu zuen ““duen izaera guztiz esperimentalagatik eta bere erronka formalen indarragatik””.