Pello Gutiérrez, David Aguilar Iñigo eta Iñaki Sagastume hiru lagun dira, Zazpi T'erdi izeneko kolektiboa osatuta ikus-entzunezkoen hainbat generorekin lan egiten dutenak. Haien lanek arreta berezia jartzen dute filmatze prozesuan eta errealitatearekin erlazionatzeko moduan; ez-fikzioa eta zinema esperimentala lantzen dituzten filmak dira. Zazpi T'erdiren filmografiaren baitan aipa daitezke: La vía flotante (2019), Zain (2018), Converso (2017), Ozpinaren sindromea (2017), Mara Mara (2016,), Oírse (2013) edo Nao yik (2011). Arte eszenikoei dagokienez, ez-fikziozko zinema txertatu dute Biutz (2012) eta Heriotza Bikoitza (2018) lan kolektiboetan.
Filmografia: Nao yik (2011), Mara Mara (2016), Ozpinaren sindromea (2017), Converso (2017), Zain (2018), LA VÍA FLOTANTE (2019)