Ortegaren lan kuratoriala nazioarteko honako hauek bezalako instituzioetan erakutsi da: Lincoln Center-eko Film Society (NY), Tate Modern (Londres), Vienako Film Museum, Pacific Film Archive, National Gallery of Art (Washington) edo Bartzelonako Kultura Garaikidearen Zentroa. Ambulante Zinemaldiko programazioaren baterako zuzendaria izan zen, eta Euskal Herrian garatutako Zineleku ikus-entzunezko heziketa eta erakusketa proiektuaren baterako sortzailea da. Gaur egun, Punto de Vistaren zuzendari artistikoa da.
Zinema eta literatura ikasi ditu Madrilen. 2004an, Mexikoko Hirira joango da zinema-ikasketak sakontzera. 2013. urtean, “Pasajes de Cine” proiektua abian jarriko du, ikus-entzunezko hedapenerako espazioa Madrilen. 2015ean, berriz, FILMADRID sortu eta zuzenduko du; hau da, Madrilgo Nazioarteko Zinema Jaialdia. Gaur egun, Madrilgo Neomudejar Aretoko programatzailea da.
Zinema Unibertsitatean ikasiko du, eta, bertan, Zinematografia eta Zinemaren Historia irakatsiko ditu. 2011. urtean, Estatu Batuetara joango da Harvard Unibertsitateko Radcliffe beka egitera. Haren filmografian, ondorengoak aurki ditzakegu: "El hombre Robado" (2007), "Todos mienten" (2009), "Rosalinda" (2010), "Viola" (2012), “La Princesa de Francia” (2014) eta "Hermia & Helena" (2016). Gaur egun, New Yorken bizi da, eta Zinema irakaslea da Pratt Institute-ean.
Komisarioa, idazlea eta akademiko espezializatua da abangoardiako zineman. Gaur egun, LUXen zuzendariordea da, Londresen; hots, artisten ikus-entzunezko praktikak babesten dituen erakundearena. Horrez gain, Courtisane Jaialdiaren zuzendaria izan zen Ganten, Belgikan. Proiekzioen, ekitaldien eta erakusketen komisarioa izan da makina bat jaialdi eta instituziotan; tartean, Tate Britain (London), Union Docs (New York), Cinematek (Brussels), Centre Pompidou (Paris) eta M HKA (Antwerp). The Visible Press-en baterako sortzailea da, zinemagileen eta zinemagileei buruzko idatziak argitaratzen dituen argitaletxea Londresen. Gaur egun, Elías Querejeta zinema-eskolako komisario-arloaren arduraduna da.
Zinemagilea eta muntatzailea, egun Tabakaleran, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan, egiten du lan koordinatzaile eta programatzaile gisa zinemarekin zerikusia duten proiektuetan: REC: Zinema esperimentala; ZOOM, Pantaila Esperimentala eta Kamaleoriak Gara! Zinean. Ikus-entzunezko Komunikazio ikasketak egin ditu Euskal Herriko Unibertsitatearen (Bilbo) eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoaren artean. Zineman espezializatu ondoren, Dokumental Sortzailearen gaineko Masterra egingo du.