Punto de Vistak TOPAKETAK 72, IRUÑEA pelikula ikusteko aukera luzatzen du. Film horretan, euskal zinemagileak 16 mm-ko kamera batekin filmatu zuen gure herrialdean inoiz egin den nazioarteko abangoardiako jaialdi garrantzitsu eta handiena, hain zuzen ere, Iruñean egin zena. Ohiz kanpoko oparia da ikusleentzat, zinema-pantailetan oso gutxitan ikusitako filma delako eta Sistiaga bera gurekin izango delako. Beraz, aukera aparta izango da film horrekin gozatzeko.