Francisco Algarín eta Garbiñe Ortega komisarioak izanik, ziklo honetan honako autore hain ezberdinen tituluak programatuko dira: Lumière anaiak, Jonas Mekas, Helga Fanderl, Robert Fenz edo Ute Aurand.
Liburua Francisco Algarín idazle eta komisarioak eta Garbiñe Ortegak argitaratu dute, eta, bertan, proposatzen da bi zinemagileren artean idatzitako gutunak —bidaliak izan ala ez— zinemaren historia ez lineala ezagutzeko modu pribilegiatua ez ezik, benetako historia ere izan daitezkeela, garai eta leku ezberdinetako maila eta estratuek osatua. Liburuan, honako zinemagile hauen gutunak aurkitzen dira: Joris Ivens, Jean Vigo, George Franju, Stan Brakhage, Chick Strand edo Marguerite Duras.
Argitalpenaren inguruan, Garbiñe Ortegak ondorengoa ziurtatu du: “liburua pelikula bat muntatzen den bezalaxe eraiki da; alegia, zenbait bloke garatuta ideien, materien eta formen inguruan, era horretan alegiazko elkarrizketak, orain arte ezin susmatuzko harremanak, printzipio aldagarriak edo elkarren ondoan atsegin diren materialak alboan kokatuta eraikitako talka dialektikoak sortu ahal izatearren”.