Jonas Mekas, Susan Sontag, Shirley Clarke, Allen Ginsberg, Kuchar edo Jasper Johns dira Galaxie-n erretratatutako 33etako batzuk. Markopoulosek beraien etxeetan edo estudioetan bisitatu zituen. Bobina amaitzen zen bakoitzean atzera bilduta, erretratatuaren nortasuna hazi egiten zen geruza bakoitzarekin. Zazpigarren hartualdian objektu pertsonal bat aukeratzeko eskatu zion bakoitzari (marrazkiak, postalak, argazkiak, jostailuak, maskarak, gurutzeak). Afektuen konstelazioa erretratatuaren ekintza mugatuen eta single frames izenekoen, itzaltzeen, lentea jotzen duen eskuaren, mugimendu bihurrien edo zinemagilearen kamerako muntaketaren arteko elkartzetik sortzen da.
GALAXIE. Gregory Markopoulos.1966. 16mm., 82’, sonora.
TRT: 82'