Lagartijas Tiradas al Sol (Mexiko) kolektiboak errealitatea abiapuntu hartzen duten narrazioak sortzeko lan egiten du. Oraingo honetan Iruñean eta Vitoria-Gasteizen ideien laborategi bat eraikiko du, fikzioa non hasten den eta errealitatea non amaitzen den bereizteko. Venganza de lo real izenpean, kolektiboak bere lan egiteko moduarekin bat egiten duen gune bat eskainiko du: “olgetarekin zerikusirik ez duen leku bat, pentsatzeko toki bat, artikulatzeko, dislokatzeko eta egunerokotasunak uztartzen duena, oharkabean pasatzen uzten duena eta zerbait egina bezala aurkezten duena sakabanatzeko. Gauzak diren hori dira, baina baita beste modukoak ere izan daitezke”.
Lagartijas al Sol 2003. urtean bildu ziren artisten kolektibo bat da, Luisa Pardo-ren (aktoresa, zuzendaria, ekoizlea) eta Gabino Rodríguez-en (aktorea eta zuzendaria) ekimenez. Geroztik, lana eta bizitza uztartzen saiatu diren eta mugak ezabatu dituzten proiektuen garpenean lan egin dute. Liburuak idazten dituzte, irratia egiten dute, bideoak sortzen dituzte eta heziketa proiektuetan murgilduta daude.
Hitzaldi agortezinerako laborategi honetan galderak egingo dira, baina bertaratutakoak izan beharko dira galdera horien erantzunak bilatu eta aurkitu beharko dituztenak: “Zeintzuk dira eremu (auto)biografikoaren eta fikziozkoaren arteko mugak? Noiz gurutzatzen dira? Eremu pertsonala noiz bilakatzen da kolektibo eta alderantziz? Zein desberdintasun dago kazetaritza kontaketa bat, kronika subjektibo bat eta eremu "errealean" oinarritutako eskritura eszeniko baterako proposamenaren artean? Mota honetako proposamenetan abiapuntu hartzen den Nia beti egilea al da, edo kontaketa eraikitzeko euren ahotsa uzten duten beste batzuk izan daitezke?”
Tailerrean izena emateko epea ostiralean hasiko da, hilak 26, eta irekita egongo da sorkuntza eszenikoa eta eremu sozialarekin, biografikoarekin, komunitarioarekin, etab. lotutako proiektuetan interesatuta daudenentzat. Laborategia martxoaren 8tik 16ra bitarte izango da hiru egoitza desberdinetan: Iruñean, Lasierran eta Gazteizen. Izena ematen duten pertsonek hiru modutana goza dezakete ikastaroa: soilik Iruñean, Azalan eta Artiumen edo hiru egoitzako tailerretan izena emanez.
hiru hirietara joan beharko dira.
Datak:
· Martxoak 8, 9 eta 10: Punto de Vista-n 16.00ak eta 20.00ak bitartean (Baluarte - Iruñea)
· Martxoak 11, 12 eta 13: jardunaldi jarraia AZALAn (Lasierra, Araba)
· Martxoak 14, 15 eta 16: jardunaldi jarraia ARTIUMen (Vitoria-Gasteiz)
Informaziorako eta izena emateko: produccion@puntodevistafestival eta azala@azala.es
Laborategi hau AZALA-rekin eta Artium- Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoa-rekin bat antolatuta dago, Iberescena-ren eta Dferia-ren laguntzarekin: