The Sound We See proiektua sormen filmiko kolaboratiboko mugimendu orokorra da. Hasiera batean Los Angeles hirian garatua, eta, ondoren, hiri hauetara eramana Hiriko Sinfonia propioak sortzeko: Holanda, Vietnam, India, Kanada, Ingalaterra, Alemania, Japonia, Suedia, Mexiko, Bulgaria eta Letonia.
Datorren martxoan, Punto de Vistara iritsiko da, laborategiko parte-hartzaileek hiriko Sinfonia egin dezaten elkarrekin, Iruña super 8mm-tan filmatua. Proiektua Uharteko Arte Zentroa-rekin eta Iruñeko Udaleko Kultura Alorra-rekin elkarlanean burutuko da.
Laborategia ikus-entzunezkoetan interesatuta dauden pertsonentzat bideratu da; hots, Ikus-entzunezko Komunikazioko eta Arte Ederretako ikasleak. Ez da beharrezkoa aurrez esperientzia izatea Super 8 edo 16mm-rekin. Laborategi honetako parte-hartzaileek 18 urtetik gorakoak izan behar dute. Izena emateko epea irekita egongo da urtarrilaren 11tik otsailaren 15tera. Parte hartzeko kuota 20 €-koa da eta izena emateko inprimaki bat bete behar da online:
http://www.centrohuarte.es/es/inicio/?form=cfigf.
Tailerra ingeleran izango da. Informazio guztia hemen eskuragai
The Sound We See: A Berlin City Symphony from Echo Park Film Center on Vimeo.