Trinh T. Minh-ha zinemagilea, musika-konpositorea, idazlea, poeta, literatura-kritikaria eta irakaslea da, baina gauza guztien gainetik, diskurtso tradizionala irauli eta zinema dokumentala egiteko modua eraldatu duen artista puskatzailea da. Antonio Ziriónek –antropologiako irakaslea, argazkilaria eta dokumentalista– ezin hobeki definitzen du errealizadore bikain horren figura: “erabat hausten ditu zinema-hizkerako arauak eta zinema dokumentalaren konbentzio guztiak eraldatzen ditu, beste kultura batzuen begirada antropologikoaren eta ikus-errepresentazioaren forma klasikoen zentzuari buruzko zalantza sakona eraginez aldi berean”.
Zinemagileak bere azken liburua aurkeztuko du, hitzaldia eskainiko du eta bere ibilbideko hiru film garrantzitsuenetakoak proiektatuko ditu.
Donostiako Tabakaleraren laguntzarekin:
Egunerokoa oso sortzailea izan daiteke, arriskua eragiteko modukoa. Zaila da erakustea eta definit- zea, eguneroko gertaerak ezin direlako atxiki eta kontrolatzen zailak direlako.
“Zerk eragiten du elkarrizketak eta isiltasunak lotsaz estaltzea? Batzuetan, gogoa izoztu egiten da eta bihotzak ziztu bizian jarraitzen du: izena, nazioa, nortasuna, nazionalitatea desagertu egiten dira. Urrats bakoitzarekin, mundua ibiltariarengana iristen da eta, alde guztietan, bizitzako pantaila erraldoian, gertaera guztiek hitz egiten dute”. Eguneroko paseoaren espirituak antzinako Asiako ibiltari independenteen tradizio oso batera eramaten du eta, aldi berean, lotura ematen dio mun- du osoko borrokekin, batez ere Ameriketako Estatu Batuetako, Argentinako, Mexikoko eta Txinako emakumeen nazioz haraindiko borrokekin.
Ekitaldian zehar itzultzaile bat egongo da.
Trinh T. Minh-ha zinemagile, idazle, poeta eta irakaslearen azkeneko liburuaren aurkezpena: Lovecidal. Walking with Disappeared. Aurkezpena Trinh T. Minh-ha berak egingo du itzultzaile baten laguntzarekin.
Martxoa 7, azteazkena. 17:00etan Katakrak-en.