Erraiak, artalde bat, udaberria. Usoen kurruka eta aho itxiz kantatutako abestiak. Zenbait putre, hezurrak, loreak eta hamaika esku. Jana ematen duten eskuak, jezten eta laztantzen duten eskuak, ilea mozten, filmatzen eta hiltzen duten eskuak. Beste espezie batzuen kudeaketaren dudak eta kontraesanak gorpuzten dituzten eskuak.
Maddi Barber
Ikus-entzunezko komunikazioan lizentziaduna da eta Antropologia Bisualeko masterra dauka (Manchesterreko Unibertsitatea). Bere azken lanek, "592 metroz goiti" eta "Urpean Lurra", Itoizko urtegiak kaltetutako lurraldea erakusten dute eta hainbat jaialditan eskaini dira, besteak beste: Visions du Réel, Donostia, Curtocircuíto, Alcances, Porto/Post/Doc, L'Alternativa eta Las Palmas. 2019an, Punto de Vistako X Films proiektua irabazi zuen, zeinarekin "Gorria" lana egin zuen.