Erika Balsom Zinema eta Humanitateen irakasle titularra da Londresko King's Collegen. After Uniqueness: A History of Film and Video Art in Circulation haren liburua Columbia University Pressen argitaratu zen, 2017an. Exhibiting Cinema in Contemporary Art (2013) idatzi du; Documentary Across Disciplines (2016) lanaren koeditorea izan da, eta maiz kolaboratzen du aldizkarietan, hala nola Artforumen, Friezen eta Sight and Sounden. Haren lan akademikoa zenbait argitalpenetan agertu da: Cinema Journal, Screen eta Grey Room, besteak beste. Eta beste artista batzuen erakusketa-katalogoetan hartu du parte, hala nola Sarah Szeren, Candice Breitzen eta Rachel Roseren katalogoetan. 2017an, nazioarteko komisario egoiliarra izan zen Zeelanda Berriko Govett-Brewster Art Gallery/Len Lye Centren, eta, horri esker, 2018ko proiekzio-programa sortu eta An Oceanic Feeling: Cinema and the Sea argitaratu zen. 2018an, Leverhulme saria eman zioten, baita Society for Cinema and Media Studieseko Katherine Singer Kovacs saikaera-saria ere.
Dennis Lim Lincoln Centerreko Film Society programazio-zuzendaria da; New Yorkeko eta New Directors/New Films zinema-jaialdietako hautapen-batzordeetako kidea da, eta jaialdietako urteko katalogoa eta programazioa ikuskatzen ditu. Garai batean, Irudia Mugimenduan Museoko zuzendari editoriala izan zen eta Village Voiceko zinema-editorea. David Lynchen biografia kritiko bat idatzi du (The Man From Another Place, 2015; Espainian 2017an argitaratua, David Lynch: el hombre de otro lugar izenburupean); besteak beste, honako argitalpen hauetan kolaboratu du: The New York Times, The Los Angeles Times, Artforum, Film Commen, eta Cinema Scope; eta zinema irakatsi du Havard Unibertsitatean, eta kritika artistikoa, New Yorkeko Unibertsitatean eta New School Unibertsitatean.
Eva Sangiorgi 2004az geroztik ari da lanean film programmer gisa eta esperientzia handia pilatu du Latinoamerikan eta Mexikon; azken herrialde horretan, FICUNAM (Festival Internacional de Cine de la Universidad Nacional de México) jaialdia sortu zuen eta, 2011 eta 2018 bitartean, zuzendu egin zuen. Zenbait zinema-proiektu artistiko gauzatu ditu eta, 2016an, BRAVA Cinema banatzailea jarri zuen martxan. 2018an, Viennale Vienako Nazioarteko Zinema Jaialdiko Zuzendari Artistiko izendatu zuten.