Aurtengoa orain arteko ediziorik nazioartekoena izango da, eta herrialde hauetako filmak egonen dira ikusgai: Kanada, Txile, Argentina, Alemania, Ingalaterra, AEBak, Irlanda, Indonesia, Belgika, Zambia, Frantzia, Dominikar Errepublika, Uzbekistan, Mexiko, Iran, Espainia, Portugal eta India. Sail Ofizialean, 10 programatan bilduko dira ikus-entzunezko hizkuntza garaikideen eta abangoardiakoen askotarikotasuna esploratzen duten filmak, hainbat gairen inguruan: memoriaren eraikuntza, soinuaren esplorazioa, amatasunaren eta sorkuntza garaikidearen arteko erlazioa, edo erretratuaren kontzeptua, besteak beste.
Zinema garaikideko zinemagile handiak bilduko dira Sail Ofizialean, hala nola Deborah Stratman, Robert Beavers, Eduardo Williams, Luke Fowler eta Ute Aurand. Hautaketa prozesuan Nuria Cubas, Matías Piñeiro, María Palacios Cruz, Miguel Zozaya eta Garbiñe Ortega programagileek parte hartu dute.