Dokbizia

Dokbizia

DOKBIZIA diziplinarteko topaketa bat da, errealitatearen inguruan lan egiten duten artisten eta hizkuntzen arteko gurutzaketa bultzatu nahi duena. Programa honek pantaila barruan nahiz handik kanpo hartzen du kontuan dokumentala, eta ibilbide bat proposatzen du hainbat formatutan: proiekzioak, hitzaldi performatiboak, pieza eszenikoak eta site-specific, performance. Bertako partaide izango dira zinemagileak, artista bisualak, idazleak eta performers delakoak.

Gaur egungo jardunbideak gero eta ezpuruagoak dira errealitatearekin lan egiteko hurbilketa formala egiten dutenean. DOKBIZIAk beste eremu batzuetako jardunbideak eta diskurtsoak bildu nahi ditu, bestela ikusiko ez liratekeenak, hainbat angelutatik errealitatearen esperientzia bizi, hausnartu eta partekatzeko.

“Ahotsak ez du gezurrik esaten inoiz”, adierazten du Meredith Monkek. Ahotsa kanal unibertsal bat da, baina baita norberaren tresna bat ere, ñabardura mugagabeak, ehundurak eta tonuak dituena. Batzuetan esanahia duena, eta beste batzuetan hitzetatik urruntzen diren komunikazio modu berriak proposatzen dituena.

Ziklo honetan diziplinarteko topaketa bat proposatzen da, zinemagileak, teorikoak, soinuaren inguruan lan egiten duten artistak, idazleak eta performers delakoak bilduz Monken adierazpen iradokitzaile bezain probokatzailearen pean. Niño de Elcheren “Los aires llevan mentiras” saio esperimentala, Lawrence Abu Hamdan libanoar artistaren zinema eta ikerketa entzute forentsearen inguruan, Ixiar Rozas idazlearen zinema xuxurlatua “Mapa ez da paisaia” lanean, Idoia Zabaleta dantzariak “Tengo Tiempo” pieza eszenikoan gaur egungo gaitzen eta haiei aurre egiteko zainketen inguruan proposatzen dituen mantrak, soinuen inguruan lan egiten duen Xabier Erkizia artistaren eta komisarioaren “La voz como interferencia” saioan proposatutako “entzuteko zinema”, Érik Bullot frantziar zinemagile eta teorikoaren “En voz alta” hitzaldi performatiboa, eta Erika Balsom idazle eta akademikoaren “Amor Mundi” hitzaldia; horiexek guztiek osatuko dute egitarau luzatuko ziklo hau. Espero dugu luzaroan iraungo dizuen estimulu bat izatea zuentzat.

Komisarioa: Garbiñe Ortega

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.