Dokbizia

DOKBIZIA diziplinarteko topaketa bat da, errealitatearen inguruan lan egiten duten artisten eta hizkuntzen arteko gurutzaketa bultzatu nahi duena. Programa honek pantaila barruan nahiz handik kanpo hartzen du kontuan dokumentala, eta ibilbide bat proposatzen du hainbat formatutan: proiekzioak, hitzaldi performatiboak, pieza eszenikoak eta site-specific, performance. Bertako partaide izango dira zinemagileak, artista bisualak, idazleak eta performers delakoak.

Gaur egungo jardunbideak gero eta ezpuruagoak dira errealitatearekin lan egiteko hurbilketa formala egiten dutenean. DOKBIZIAk beste eremu batzuetako jardunbideak eta diskurtsoak bildu nahi ditu, bestela ikusiko ez liratekeenak, hainbat angelutatik errealitatearen esperientzia bizi, hausnartu eta partekatzeko.

“Ahotsak ez du gezurrik esaten inoiz”, adierazten du Meredith Monkek. Ahotsa kanal unibertsal bat da, baina baita norberaren tresna bat ere, ñabardura mugagabeak, ehundurak eta tonuak dituena. Batzuetan esanahia duena, eta beste batzuetan hitzetatik urruntzen diren komunikazio modu berriak proposatzen dituena.

Ziklo honetan diziplinarteko topaketa bat proposatzen da, zinemagileak, teorikoak, soinuaren inguruan lan egiten duten artistak, idazleak eta performers delakoak bilduz Monken adierazpen iradokitzaile bezain probokatzailearen pean. Niño de Elcheren “Los aires llevan mentiras” saio esperimentala, Lawrence Abu Hamdan libanoar artistaren zinema eta ikerketa entzute forentsearen inguruan, Ixiar Rozas idazlearen zinema xuxurlatua “Mapa ez da paisaia” lanean, Idoia Zabaleta dantzariak “Tengo Tiempo” pieza eszenikoan gaur egungo gaitzen eta haiei aurre egiteko zainketen inguruan proposatzen dituen mantrak, soinuen inguruan lan egiten duen Xabier Erkizia artistaren eta komisarioaren “La voz como interferencia” saioan proposatutako “entzuteko zinema”, Érik Bullot frantziar zinemagile eta teorikoaren “En voz alta” hitzaldi performatiboa, eta Erika Balsom idazle eta akademikoaren “Amor Mundi” hitzaldia; horiexek guztiek osatuko dute egitarau luzatuko ziklo hau. Espero dugu luzaroan iraungo dizuen estimulu bat izatea zuentzat.

Komisarioa: Garbiñe Ortega

Erik Bullot

Érik Bullot (Soissons, 1963) zinemagilea, teorikoa eta zinema irakaslea da. Argazkigintza ikasi zuen National School of Photography eskolan eta, ondoren, Institute for Advanced Cinematographic Studies (Paris) institutuan. Bere filmografian 20 lanetik gora biltzen dira eta, horien artetik, hauek aipa daitezke: Le Singe de la lumière (2002), Glossolalie (2005), Trois faces (2007), L’Alliance (2010), Tongue Twisters (2011) eta Faux amis (2012). Bere lanak ikusgai egon izan dira hainbat espaziotan: Jeu de Paume, Georges Pompidou Centre, Biennial of Moving Images edo CCCB, besteak beste. Gaur egun, Érik irakaslea da École Nationale Supérieure d'Art de Bourges eskolan.

Erik Bullot

Erika Balsom

Erika Balsom Zinema eta Humanitateen irakasle titularra da Londresko King's Collegen. After Uniqueness: A History of Film and Video Art in Circulation haren liburua Columbia University Pressen argitaratu zen, 2017an. Exhibiting Cinema in Contemporary Art (2013) idatzi du; Documentary Across Disciplines (2016) lanaren koeditorea izan da, eta maiz kolaboratzen du aldizkarietan, hala nola Artforumen, Friezen eta Sight and Sounden. Haren lan akademikoa zenbait argitalpenetan agertu da: Cinema Journal, Screen eta Grey Room, besteak beste. 2017an, nazioarteko komisario egoiliarra izan zen Zeelanda Berriko Govett-Brewster Art Gallery/Len Lye Centren. 2018an, Leverhulme saria eman zioten, baita Society for Cinema and Media Studieseko Katherine Singer Kovacs saikaera-saria ere.

Erika Balsom

Idoia Zabaleta

Koreografoa. Biologia Fakultatean ekosistemetan eta populazio-dinamiketan espezializatu zen. Dantza eta inprobisazioa ikasi zuen Bartzelonan, Florentzian, Amsterdamen eta New Yorken. Mal Pelo konpainian lan egin zuen 1995etik 1999ra. 2000. urteaz geroztik, bere lana ekoitzi eta sortzen du, beste artista eta ikertzaileekin elkarlanean, hala nola Isabel de Naveránekin, Filipa Franciscorekin, Antonio Tagliarinirekin, Ixiar Rozasekin eta Sofía Asenciorekin. Haren lana nazioarteko jaialdi eta topaketetan erakutsi da.

Idoia Zabaleta

Ixiar Rozas y Rafael Martínez del Pozo

Ixiar Rozas Elizalde. Idazlea. Ahotsaren eta hizkuntzaren materialtasuna lantzen du. Bere liburu eta materialak hainbat herrialde eta hizkuntzatan argitaratu dira: Negutegia (2006-2009), Ejercicios de ocupación. Afectos, vida y trabajo (2015), Beltzuria (2014-2017), 20.20 (2016). Arte Ederretan doktorea, arte hezkuntzako irakaslea eta Azala espazioko kidea da egun.

Rafael Martínez del Pozo. Musikaria: aire zabaleko soinuen eta soinu anplifikatu edo grabatuen antolatzailea  Orain Protomúsica tailerra eta A A Tigre abesti proiektua lantzen ari da. Hainbat artistarekin kolaboratzen du; besteak beste, E. Collado, L. Alvarez, M. Borthwick, A. Urra, B. Fluxá, F. de La Flor, edo I. Rozasekin. Castro de Cepedan (Leon) bizi da eta bertan lan egiten du, Grabaciones de Campo izena duen bere soinu estudioan, 2009az geroztik.

Ixiar Rozas y Rafael Martínez del Pozo

Lawrence Abu Hamdan

Lawrence Abu Hamdan soinuen inguruan lan egiten duen artista eta ikertzailea da. [inaudible] : Una política de escucha en 4 actos artista liburuaren egilea da. 2018an Abraaj Group Art Prize (Dubai) eta Baloise Art Prize (Basilea) sariak jaso zituen. Rubber Coated Steel film laburragatik Tiger saria lortu zuen 2017an, Rotterdameko Nazioarteko Zinema Jaialdian. Abu Hamdanen lanak nazioarteko museoetako hainbat bildumatan daude (MoMA, Guggenheim, Hammer L.A, Van Abbe Museum, Pompidou edo Tate Modernen, besteak beste).

Lawrence Abu Hamdan

Niño de Elche

Francisco Contreras Molina (Elche, 1985), ezagunagoa Niño de Elche ezizenaz, diziplina anitzeko artista bat da, flamenko garaikidera berrikuntza ekarri duten artista nabarmenenetako bat. Sortzaile polifazetiko eta nekaezina da, eta hainbat generotako musikak nahasi izan ditu, hala nola flamenkoa, jazza edo musika elektronikoa. Bost disko argitaratu ditu: Mis primeros llantos (2007), Sí, a Miguel Hernández (2013), Voces del extremo (2015), Calle de Arriba, 73 (2015), eta Antología del cante flamenco heterodoxo (2018). Gainera, Carmina y Amén (2014) eta Vivir y otras ficciones (2016) filmetako soinu bandetan parte hartu du, eta hainbat eratako arte adierazpen landu izan ditu, hala nola performancea, poesia, dantza edo ikus-entzunezkoak.

Niño de Elche

Xabier Erkizia

Xabier Erkizia (Lesaka, 1975) ikerlaria, soinu artista eta ekoizlea da. Entzumenaren kulturaren arloan egiten du lan, ikerlari independente gisara nahiz erakunde, kolektibo edo artista ezberdin askorekin elkarlanean. Musika konposizioak, soinu paisaiari buruzko ikerketak, soinu instalazioak, irrati lanak eta filmetarako soinu diseinu lanak egin ohi ditu. ERTZ ekitaldiaren arduradunetako bat da (1999-2018), Arteleku zentroko soinu departamentua zuzendu zuen (2002-2014) eta hainbat erakusketa nahiz egitaraurentzako kuradore lanak egin ditu. Bere lanak Europa, Asia, Afrika eta Europako hainbat herrialdetan aurkeztu izan dira. AUDIOLAB elkarteko kide da. 
       

Xabier Erkizia
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.