Lawrence Abu Hamdan soinuen inguruan lan egiten duen artista eta ikertzailea da. [inaudible] : Una política de escucha en 4 actos artista liburuaren egilea da. 2018an Abraaj Group Art Prize (Dubai) eta Baloise Art Prize (Basilea) sariak jaso zituen. Rubber Coated Steel film laburragatik Tiger saria lortu zuen 2017an, Rotterdameko Nazioarteko Zinema Jaialdian. Abu Hamdanen lanak nazioarteko museoetako hainbat bildumatan daude (MoMA, Guggenheim, Hammer L.A, Van Abbe Museum, Pompidou edo Tate Modernen, besteak beste).