Xabier Erkizia

Xabier Erkizia (Lesaka, 1975) ikerlaria, soinu artista eta ekoizlea da. Entzumenaren kulturaren arloan egiten du lan, ikerlari independente gisara nahiz erakunde, kolektibo edo artista ezberdin askorekin elkarlanean. Musika konposizioak, soinu paisaiari buruzko ikerketak, soinu instalazioak, irrati lanak eta filmetarako soinu diseinu lanak egin ohi ditu. ERTZ ekitaldiaren arduradunetako bat da (1999-2018), Arteleku zentroko soinu departamentua zuzendu zuen (2002-2014) eta hainbat erakusketa nahiz egitaraurentzako kuradore lanak egin ditu. Bere lanak Europa, Asia, Afrika eta Europako hainbat herrialdetan aurkeztu izan dira. AUDIOLAB elkarteko kide da. 
       

AHOTSA INTERFERENTZIA GISA

Itsua, umea, ameslaria, kosmikoa, urtua, biderkatua, disolbatua, xuxurlatua, harrotua, mozorrotua, itxurazkoa, itzalia, uzkurtua, etxekoa, oihukatua, argitsua, arrazoitua, usatua, dardarkaria, astindua, dardartia, irradiatua, urduria, laketua, itsatsia, moztua, leundua, isildua... Komunikazioari buruzko teorien oinarri nagusiak ahotsean pausatzen dira, hitzaren gainean eraikitzeko. Ulermenari buruzko ideia orok, ahots solastu, ahoskatu eta arrazoituaren inguruan biratzen du, senak atseden har dezan. Gainerako guztiak, zarata deitzen dugun lanbro horren azpian galtzeko, interferentzia izatera kondenatzeko arriskua du. Zilegi da zarataren eskubideari buruz galdetzea. Bere erranahiaren ausentzia primitiboari buruz, bere jatorriari buruz, berezko izaerari buruz pentsatzea. Zarata beti egon da hor, gu iritsi baino lehenago, ahotsak zintzurretatik atera baino askoz lehenago.

Filmak eta audioak:

Flux film 29: Word Movie. Paul Sharits. 1966. Film transfer digital. 3’50’’

Adèle et Hadrien: 2ème cahier: L’île au trésor dans les jardins D’été. Lionel Marchetti. 2007. Audio. 6’22’’

Echos. Beatriz Ferreyra.  1978. Audio. 8’ 38’’

horse nyc 2. Alessandro Bossetti. 2016. Audio. 12’ 18’’

In the. Audrey Chen. 2018. Audio. 10’

Bat bitan igandea drags. Alex Mendizabal. 1997. Audio. 3’ 39’’ 

Daguerros sound for Bruces film. Alex Mendizabal. 1997. Audio. 6’

Drags igandea batbitan. Alex Mendizabal. 1997. Audio. 3’ 39’’

Island Song. Charlemagne Palestine. Film tranfer digital. 1976. 16’

The Radio. Steve Roden. 1999. Audio. 18’ 41’’

Xabier Erkizia Xabier Erkizia
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.