César Vayssié

César Vayssié

Noizbait ere galdetu diozu zure buruari nolakoa zen garai bat non aukeran ikusiko ez zenituzkeen irudiekin denbora guztian zanpatzen ez baikintuzten? Nolakoa zen bizimodua orain dela mende erdi bat, non Ronald Haeberleren My Lai-ko argazki batek pertsonak hunkitu eta gerra baten norabidea markatu baitzezakeen? Non garaiko jakintsuek, hala nola Guy Debordek, sumatzen baitzuten etorkizunak Ikuskizunaren Gizartea ekarriko zigula? Nola aldatu ahal izan dira gauzak horrenbeste hain denbora txikian, europar baten batez besteko bizitzaren bi heren eskasetan? Eta, halaber, zer gelditu da 68ko maiatz horretatik, gertaera horiek sortutako aldaketa hain erreal horietatik? UFE (Un film événement) filmean (César Vayssiék 2016an egin zuen aurreko lan liluragarrian) iradokitzen zenez, ez dugu espero behar izan Ne travaille pas (1968–2018) filmean erantzun errazak aurkituko ditugunik. Arteko bi ikaslek maitasunari eta desirari aurre egiten diete, eta irudikapenak garrantzi politikoa eskuratu ahal izateko moduen bila aritzen dira sareen erresumako iritziek eta irudiek sortutako zikloi gupidagabearen zurrunbiloan. Horra aldeetako bat 1968. eta 2018. urteen artean. Eta beste bat: Ne travaille pas (1968–2018) filmaren modu intuitiboa, batzuetan azkarra eta beste batzuetan pozez beterikoa, abangoardiak hurbiletik ere bizitu ez zuen zinemaren ideia bat. (Olaf Möller)

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.