Aktibismo aktiboa! protestako tailer bat da, 4 eta 8 urte bitarteko haurrentzat. Funtsean, galderak sortzea sustatzen da eta iritziak eraikitzeko ahalmena lantzen da. Tailerrean, haurrek arazoak azaltzea eta besteen aurrean adieraztea bilatzen da, emantzipazioa, askatasuna eta alaitasuna erabiliz. Lehen zatian, ikuspegiak, galderak eta proposizioak sortzen dira haurren ikuspuntutik abiatuta eta zenbait gairi buruz: hiria, elkarrekin egiten dugun bizimodua, eskola, testuinguruko esperientzia... Bigarren zatian, pankartak eta esloganak egiten dira; eta hirugarrenean, kalera joaten gara manifestatzera eta galderak egitera jolasari eta zalapartari eutsiz.