Izan Litezkeen Hiri Guztiak

Begiratu, imajinatu eta irudikatu. Gure desirak hirian, egunero igarotzen ditugun espazio, kale eta hormetan proiektatu. Denbora bat hartu leku ezagun eta egunerokoak (bir)pentsatzeko. Espazio horiek, momentu batez, leku desiragarri bihurtu. Erreala denaren eta izan litekeenaren arteko marrak ezabatu.

Zinemaren bitartez errealitateak irudikatu daitezke baina, baita ere, haratago joan eta beste zerbait bihurtu. Lantegi honek jada ezagunak zaizkigun auzoetako txokoetara beste mota bateko hurbilketa planteatzen du, beste ikuspuntu batetik, beraietan gure desirak eta irudimenak gorpuztu eta alternatiba bideragarri eta beharrezkoak planteatzeko.

Maider Fernandez Iriarte eta Aitor Gametxo, zinegileak izateaz gain, hezkuntzarekin lotutako zenbait proiekturen diseinatzaile, koordinatzaile eta dinamizatzaile dira. MACBA eta Tabakalera bezalako museo nahiz kultur zentroetan egin dute lan, Cinema en curs / Zinema (h)abian, REC! Zinema esperimentala edo Kamaleoiak gara! bezalako proiektuetan.

Izan Litezkeen Hiri Guztiak Iruñea (PDF)

Izan Litezkeen Hiri Guztiak Izan Litezkeen Hiri Guztiak
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.