El sexto Sol (Planetarioa)

El Sexto Sol zuzenean egindako murgiltze-esperientzia zinematografikoa da, mundu-ikuskera, natura, gizakiak ‒sorkuntza-prozesua ulertzeko eta, horrela, kontrolatu... eta suntsitu ahal izateko‒ munduari esanahia emateko duen beharra esploratzen dituena. Ikus-entzunezko partitura irudi eta soinuen instrumentu/interprete desberdinentzat konposatu da.

Hedatutako zinema pieza hau planetarioetako 360º gailu espezifiko batekin proiektatzeko diseinatu da eta hainbat zinemagile eta musikarik interpretatuko dute nekez sinestekoak diren eguzkien paisaiak, ilargiak, planetak, konstelazioak eta kosmosaren beste elementuak esploratuz eta itzulera izango duen bidaia proposatuz sorkuntzaren etorkizuneko mito baterantz.

Luis Macias artista, zinegilea eta irudigilea da. Bere lanen film-formatua super 8,16 mm, 35 mm eta/edo bideoa da, proiekzio, performance edo instalazioetarako. Hainbat erakusketa kolektibo egin ditu, eta indibidual bat ere bai. Cráter-Lab laborategiko kofundatzailea eta kide aktiboa da (zine analogikokoa da, independentea). Bere lanak mundu osoko zine-jaialdietan, arte-zentroetan eta museoetan ikusi dira: L´Alternativa, Xcentric, Sonar, LOOP, Primavera Sound, Zineleku, Mono No Aware, Documentamadrid, Ann Arbor, Vila do Conde, Ex-Is, Rotterdam y Crossroads International Film Festival besteak beste.

El sexto Sol (Planetarioa) El sexto Sol (Planetarioa)
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.