PAISAIAk Euskadiko eta Nafarroako panoramaren lan berrienak hartzen ditu zine dokumentalaren arloan, haren forma estetiko eta narratzailea esploratu eta harekin esperimentatzeko irekiagoa den arloan, zehazki.
Edizio honetan, erakustaldiaren filmak batzen dituen lerro tematikoa denboraren igarotzeari eta haren ondorioei buruzko hausnarketa da, ikuspuntu eta jorratzeko modu oso desberdinetatik formari dagokionez: iraganeko ekintzetara itzuliz; paisaiaren eraldaketek eragiten dituzten aldaketez aztertuz; gure egungo deribari buruz metaforikoki argitzen lagunduz; edo garai desberdinetan hartu-eman afektiboak ulertzeko moduan belaunaldien artean dauden aldeak jorratuz.