Saio bereziak

Inaugurazioa - Rick Prelinger

Rick Prelinger (Washington, 1953) artxibozaina, zinemagilea eta Kaliforniako Unibertsitateko irakaslea da. 1980ko hamarkadaz geroztik artxibozaintza zinematografikoaren arloan lan egiten du, eta 2000n akordioa sinatu zuen Internet Archiverekin, sarean 2.100 film jartzeko; harrezkero, kopuru horrek hazten jarraitu du. Film hauek egin ditu: Panorama Ephemera (2004), No More Road Trips? (2013) eta All-Is-Well (2016). Horiez gain, Lost Landscapes of San Francisco eta Lost Landscapes of Detroit izeneko film programak edo “esku hartze historikoak” sortu ditu. Megan Prelingerrekin batera Prelinger Library sortu zuen, ikerkuntzarako liburutegi bat nahi duen ororentzat San Frantzisko erdigunean.

Inaugurazioa - Rick Prelinger

Birth of a Nation

BIRTH OF A NATION
Jonas Mekas. AEB. 1997. 85’. 16mm

Zergatik NAZIO BATEN JAIOTZA? Zinemagile independenteak nazio bat GARELAKO. Zinema komertzialeko Nazioak inguratzen gaitu, Estatu Batuetako jende indigena inguratzen duen moduan edo beste herrialde bat Botere Nagusiengatik inguratuta dagoen modura. Ikusezina den baina funtsezkoa den zinemaren nazioa gara. Geu gara Zinema”. (Jonas Mekas). Abangoardiaren 170 erretratu: P Adams Sitney, Robert Breer, Chantal Akerman, Adolfo Arrieta...

Birth of a Nation

El sexto Sol (Planetarioa)

El Sexto Sol zuzenean egindako murgiltze-esperientzia zinematografikoa da, mundu-ikuskera, natura, gizakiak ‒sorkuntza-prozesua ulertzeko eta, horrela, kontrolatu... eta suntsitu ahal izateko‒ munduari esanahia emateko duen beharra esploratzen dituena. Ikus-entzunezko partitura irudi eta soinuen instrumentu/interprete desberdinentzat konposatu da.

Hedatutako zinema pieza hau planetarioetako 360º gailu espezifiko batekin proiektatzeko diseinatu da eta hainbat zinemagile eta musikarik interpretatuko dute nekez sinestekoak diren eguzkien paisaiak, ilargiak, planetak, konstelazioak eta kosmosaren beste elementuak esploratuz eta itzulera izango duen bidaia proposatuz sorkuntzaren etorkizuneko mito baterantz.

El sexto Sol (Planetarioa)

Itxiera

PUNTO DE VISTA 2019 SARIEN BANAKETA

Jaialdiko epaimahaiaren erabakiaren berri emango da saioa eta Sail Ofizialeko film ezberdinei sariak emango zaizkie.

Itxiera

John Price

John Price zinemagile independente bat da, dokumental esperimentalak, dantzari buruko filmak eta diary films delakoak egiten hasi zena 1986an. Maite du argazkigintza analogikoa eta horrek berez eraman zuen alkimista bat bailitzan esperimentatzera hainbat motatako pelikulak eta kamerak erabiliz. Babesa jaso du hainbat erakundetatik: National Film Board, Kanadako Arteen Kontseilua, Ontarioko Arteen Kontseilua eta Torontoko The Liaison of Independent Filmmakers. Bere lanak nazioarteko jaialdietan eta galerietan egon dira ikusgai.

John Price

Paisaia

PAISAIAk Euskadiko eta Nafarroako panoramaren lan berrienak hartzen ditu zine dokumentalaren arloan, haren forma estetiko eta narratzailea esploratu eta harekin esperimentatzeko irekiagoa den arloan, zehazki.

Edizio honetan, erakustaldiaren filmak batzen dituen lerro tematikoa denboraren igarotzeari eta haren ondorioei buruzko hausnarketa da, ikuspuntu eta jorratzeko modu oso desberdinetatik formari dagokionez: iraganeko ekintzetara itzuliz; paisaiaren eraldaketek eragiten dituzten aldaketez aztertuz; gure egungo deribari buruz metaforikoki argitzen lagunduz; edo garai desberdinetan hartu-eman afektiboak ulertzeko moduan belaunaldien artean dauden aldeak jorratuz.

Paisaia

Robert Beavers

Robert Beavers (Brookline, Massachusetts, 1949) estatubatuar zinegile esperimentala da. Deerfield Academyn ikasi zuen baina 1965. urtean ikasketak amaitu aurretik New Yorkera joan zen zinema egitera. New Yorken bizi izan zen 1967. urtera arte, bere bikotea zen Gregory Markopoulosekin AEBak utzi eta Europara joan zenean. 1970eko eta 1980ko hamarkadetan Beaversen filmak gutxi proiektatu baziren ere, azken urteetan instituzio ugarik atzera begirakoak eskaini dizkiote bere obrari: Londresko Tate Modern, New Yorkeko Whitney Museum, Berkeleyko Art Museum and Pacific Film Archive eta Vienako Filmmuseuma, besteak beste.

Robert Beavers
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.