2018an DOKBIZIA sortu zen. Diziplinarteko topaketa bat da, errealitatearen inguruan lan egiten duten artisten eta hizkuntzen arteko gurutzaketa bultzatu nahi duena. Programa honek pantaila barruan nahiz handik kanpo hartzen du kontuan dokumentala, eta ibilbide bat proposatzen du hainbat formatutan: proiekzioak, hitzaldi performatiboak, pieza eszenikoak eta site-specific edo performance.