Carlos Casas - Ojo sonoro

PROGRAMA OJO SONORO - CARTA BLANCA A CARLOS CASAS

Ojo sonoro soinu programa labur bat da, hiru piezek osatua. Nire lanean funtsezko eragina izan dute eta nire azken proiektua, Cemetery, garatzean nolabaiteko marka utzi dute.

Carlos Casas. Zinemagile eta artista honen lana zinema dokumentalaren, soinuzko artearen, bideo-instalazioaren eta performance-aren arteko erdibidean dago. Casasek soinuzko paisaiak garatzen ditu mundu naturalarekin, memoriarekin eta heriotzarekin lotutako gaiak arakatzeko. Mundu osoko jaialdietan ikusi ahal izan dira bere filmak, eta sari ugari ere jaso ditu: FIDMarseille, Veneziako Nazioarteko Zinema Jaialdia, Rotterdameko Nazioarteko Zinema Jaialdia edo BAFICI, Buenos Airesen. Beste hainbat jaialditan ere egon izan dira ikusgai bere lanak, hala nola Londreseko Tate Modern-en, Pariseko Pompidou Zentroan eta Cartier Fundazioan, Milango Pirelli HangarBicoccan eta Bartzelonako Kultura Garaikideko Zentroan (CCCB). 


Sanctuary 
Chris Watson, 2020, 40’
Pieza bidaia bat da elefanteen santutegi batetik elefanteen hilerri batera eta harago. Mundu osoko lekuetako soinuak aurkezten dira Islandiatik Borneora, Birmaniatik Namibiara, ozeanoetako itsas korronte sakonetatik Afrikako basamortuetara. Carlos Casasen Cemetery filmaren narrazioa hartuz, pieza hori gaur gauean zuzeneko audio hedapen espazial gisa aurkeztutako filmaren soinu bandaren work in progress delako bat da. (C.W.)

Presque rien n°1, le lever du jour au bord de la mer 
Luc Ferrari, 1967–1970, 21’
"Soinu abstraktuak osorik desagertu ondoren, pieza hau bat-bateko argazki soniko gisa eta bilakaera baten gailur gisa har dezakegu. Esnatzen ari den arrantzaleen herri baten irudikapen errealista da (ahal bezain leialena). Minimalismoaren lehen ideia". (L.F.)

Benthic Storm
Francisco López, ‎1993, 8’ (“Azoic Zone” mugarrien lehen jaulkipenetako baten zatia)
“Soinu paisaiazko bidaia bat organismo abisalen bizitzarantz eta ingurunerantz". (F.L.)

L'Œil écoute
Bernard Parmegiani, 1970 
"Lehen unetik, tren baten barnetik entzuten den musika tonuak harrapaturik, pieza honek eskaintzen duen bidaiak hainbat giro sortzen ditu gugan, gure irudimenari soinuen gaineko boterea emateko gai direnak: gure labirinto ezkutuen bitartez gidatu ahal izateko boterea, “Panurge” bezala itsu-itsuan jarraitu ordez. Kontenplazio modu hori (entzunezkoa) ahalegintzen da ezagunegiak eta ohikoegiak ditugun gure lurraldeetatik at galtzeko aukera emanarazten. (B.P.)

Carlos Casas - Ojo sonoro Carlos Casas - Ojo sonoro
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.