Foku Garaikideak

Tacita Dean

Tacita Dean

"Tacita Dean britainiar artistaren filmak, marrazkiak eta bestelako lanak oso originalak dira. Bere azken erretratu zinematografikoek adierazten dutena ezin dute adierazi ez pinturak ez fotografiak. Nahitaez zinemaren bidez adierazi beharrekoak dira. Eta Deanek iragana aintzat har dezakeen bitartean, haren arteak saihestu egiten du ezein ikuspuntu akademiko. Deanen artea historiaren, denboraren eta lekuaren zentzuak darama eskutik, argiaren kalitateak eta filmaren beraren esentziak. Artistaren lan sotil baina asmo handikoa uneko egia da; filma bitarteko gisa eta gizabanakoaren sentsibilitatea." - Frith Kaleko Galeria.

Francis Alÿs

Francis Alÿs

Francis Alÿs 1959an jaio zen Antwerp hirian (Belgika) eta arkitektura ikasi zuen. 1986an Mexiko Hirira joan zen, eta han bizi da eta lan egin du harrezkero. Bere lanean artea, arkitektura eta gizarte jarduera uztartzen dira. Eguneroko bizitza aztertzen du ekintza publikoen, instalazioen, performanceen, bideoen, margolanen eta marrazkien bitartez. Artistaren beraren hitzetan, bere lana pasartez, metaforaz eta parabolaz osatutako nolabaiteko diskurtso argudiatzea da. Bide desberdinetatik, Alÿsek sentsibilitate oso berezia aurkezten du kezka antropologiko eta politikoekiko, eta hirigintza, justizia espaziala eta lurraldeko poetikak aztertzen ditu. Halaber, lurraren denbora eta teknologiaren denbora kontrastatzen ditu eta memoria indibiduala eta mitologia kolektiboa aztertzen ditu. Bere lana Londresko Tate Modern museoan, New Yorkeko MoMa museoan eta Veneziako Biennialean erakutsi da.

Beatriz Santiago Muñoz

Beatriz Santiago Muñoz

Beatriz Santiago Muñoz artista honen irudi-lan hedatua boaliar antzerkiarekin, etnogra a esperimentalare- kin eta pentsamendu feministarekin nahasten da. Aktore ez direnekin lan egiteko joera du, eta inprobisazioa txertatzen du bere prozesuan. Mugimendu antikolonialen inkontziente sentsorialean eta Karibeko eguneroko lan poetikoan oinarritzen da bere lan berria. Bakarkako erakusketa berriak hauek dira: Gosila, Der Tank-en, Basilea; Rodar Cabezas, Odeon Gunean, Bogota; Ziklopearen begia bezala identi katzen dituena, Mendebal- deko Frontean; Un universo de espejos frágiles, Miamiko PAMMn, eta Song Strategy Sign, New Museumen. Erakusketa kolektibo berriak: Whitney Biennial 2017, NYC; Prospect 4, New Orleans; 8th Contour Biennale, Mechelen; eta Ce qui ne sert pas s’ oublie, CAPC-Bordeaux. Herb Alpert Arts Award saria eta Creative Capita- len 2015ean artista bisualentzako beka jaso ditu.

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.