Haurrak: tailer elefanteen hilerria

Carlos Casasen Cemetery filmean oinarritutako tailerra. Film horretan, elefante batek eta bere zaintzaileak Sri Lankako oihanean barrena elefanteen hilerri ezagunerantz egiten duten ibilbidea ikus dezakegu.

Tailerra soinu esperientzia murgiltzaile bat da. Bertan, haurrek, ilunpetan, soinu bat entzungo dute, eta soinu horrek nora daramatzan marraztuko dute, irudizko leku bat. Tailer honi esker, parte hartzaileak beste modu batera hurbilduko dira elefanteen mundura eta mundu naturalera, eta entzumena garatzeaz gain, irudimena landuko dute. Haien marrazkiekin erakusketa bat antolatuko da.

Carlos Casas. Zinemagile eta artista honen lanak zinema dokumentala, soinuzko artea, bideo-instalazioak eta performancea barne hartzen ditu. Casasek soinuzko paisaiak garatzen ditu, mundu naturalarekin, oroimenarekin eta heriotzarekin lotutako gaiak arakatzeko. Haren filmak mundu osoko jaialdietan proiektatu eta saritu dituzte.

Informazio praktikoa. 6-12 urtekoentzat, Kondestable Civivoxean. Martxoaren 6an, ostirala. 17:30etik 18:10era, 6-9 urtekoak. 18:30etik 19:10era, 10-12 urtekoak. Kostua: 2 €.

Izen ematea irekita dago jada: www.pamplonaescultura.es/inscripciones-cursos-y-activades-civivox webgunean edo email bat bidaltzen info@puntodevistafestival.com helbidera, izena, abizenak eta teléfono zenbakiarekin.

Haurrak: tailer elefanteen hilerria Haurrak: tailer elefanteen hilerria
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.